Collegium Vocale Hannover [EUS]

2016_CVH1

Collegium Vocale Hannover

Collegium Vocale abesbatzak, 2010etik Florian Lohmannen zuzendaritzapean, ez du musika zehaztasunez erreproduzitzeko helburu soila; orobat, estiloz, edukiz eta espresioz abestu nahi du.

Korukideek prestakuntza sendoa dute musikan eta kantuan; guzti-guztiek ad honorem ekartzen dizkiote abesbatzari beren jakintza eta konpromisoa, baina maila profesional handiko eskakizuna betez. Koruak halaxe lortu zituen bigarren postua eta hainbat sari 2013an; besteak beste, “Lan Garaikidearen” interpretazio onenaren saria Saxonia Behereko Estatuko Abesbatza Lehiaketan (Niedersächsischer Chorwettbewerb), “emaitza bikainak” lorturik.

FL6

Florian Lohmann

Collegium Vocaleren errepertorio zabalean, antzinako eliz musika eta a capella musika modernoa azpimarratzen dira. Gainera, taldeak, entzuleentzako esperientzia berritzaileen bila betiere, lan garaikideak agintzen ditu eta oratorioaren generoan ere sartu izan da, lehen mailako bakarlariekin eta antzinako musikan espezializatutako instrumentistekin.

Koruaren sona nabarmentzen dute, halaber, Alemaniako Iparraldeko Irratiarekin (NDR) batera jaialdi eta proiektu garrantzitsuetan aritzeko berriki lortu dituzten 2015eko azaroan, mundu osoan banatu zen haien lehen diskoa, De Angelis, Rondeau Production etxeak ekoitzia, eta 2016ko urtarrilean Alemaniako Grabazioen Kritikaren Saria (Preis der Deutschen Schallplattenkritik) jasotzeko izendatu zituzten.